XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

5. AMETSEK IRAKASTEN DUTENA

BAINA, ZER ESAN NAHI DUTE?

Ametsetan inolako mezu ezkuturik badago, nola jakin dezakegu esanahia zein den?

Eskuliburu ugari dago ametsen interpretazioari buruz eta horietako bakoitzean ematen dira izan ditzaketen esanahien zerrendak.

Hala ere, bi eskuliburu hartu eta kontzeptu beraren esanahia zein den irakurtzen badugu, batean eta bestean oso bestelako interpretazioak ematen direla ikusiko dugu.

Hau bezalako definizioak ere egon daitezke: eskailera jaisteak ameslariak arazoak dituela esan nahi du.

Oso ongi.

Eta zeinek ez du arazorik?

Hortaz, zer egin?

Eskuliburu horietako gehienek ez dute ezertarako balio eta inoiz oso kaltegarriak ere izan daitezke.

Ametsaren esanahia aurkitu dugula sinetsita egon gaitezke, eta erabat huts egin.

Interpretaziorako eskuliburu egokia ameslari bera da.

Gutako bakoitza baino ez da ametsen sinboloez jabetzeko gauza.

Interpreta daitezkeen ametsak aipatzen ditugunean, beti ere baldintza normaletako ametsez ari gara, noski.

Indiako miniatura (XIX. mendea).

Batzuentzat, ametsetan hegaz egiteak kezkatzen gaituen arazo bati irtenbide bat aurkitzeko irrika esan nahi du.